Ebaluazio hezitzaile eta hezigarria; Adimen Artifiziala erraztatzaile gisa: estrategia digitalak, tradizionalak eta etikoak EAEko curriculum dekretuen markoan
Ebaluazioa hezkuntza eraldatzeko giltza izanik, eragile guztiontzako EAEko marko propio eta bateratu batek jantziko du formakuntza hau, Adimen Artifiziala ere ebaluatzeko baliabide eta aukera gisa ulertuz.
Description
Ebaluazioaren marko hezitzaile eta hezigarriaren baitan, irakasleoi ebaluazio inklusibo, irisgarri, bidezko eta kalitatezkoa sortzeko Adimen Artifizialak ematen dituen aukerak jorratzea da Uda Ikastaro honen helburua.
Hala, Adimen Artifizialaren aplikazio etikoak eta erreminten aukeretan sakonduko da.
Objectives
Egungo curriculumarekin lerrokatutako testuinguru digitaletan eta ez digitaletan ebaluatzeko trebetasunak garatzea.
Ebaluazioan irakaskuntza lanak indartuko eta sinplifikatuko dituzten Adimen Artifizialeko tresnak ezagutzea eta aplikatzea.
AA, tresna digitalak eta metodo tradizionalak barne hartzen dituzten ebaluazio estrategia berritzaileak diseinatzea.
Hezkuntza ebaluazioan AA erabiltzearen etikari, ekitateari eta erronkei buruz hausnartzea.
Irakasleak gaitzea AA erabil dezaten ebaluazioa pertsonalizatzeko eta txostenak sortzen laguntzeko.
Activity directed to
- University student
- Teachers
- Professionals
- Asesores de educación
In collaboration with
Program
26-06-2025
Presentation by the Director of the activity
- Ane Lizeaga Zabalegi | Berritzegune Nagusia - Aholkularia
“EAEko ebaluazio markoa: legetik praktikara.“
- Asier Ibeas Sacristan | Berritzegune Nagusia - Aholkularia
- Ane Lizeaga Zabalegi | Berritzegune Nagusia - Aholkularia
- Roberto Pastor Remiro | Berritzegune Nagusia - Aholkularia
27-06-2025
“Diseinua eta inplementazioa. Baliabideak eta metodologia.“
- Asier Ibeas Sacristan | Berritzegune Nagusia - Aholkularia
- Ane Lizeaga Zabalegi | Berritzegune Nagusia - Aholkularia
- Roberto Pastor Remiro | Berritzegune Nagusia - Aholkularia
Directors

Asier Ibeas Sacristan
Berritzegune Nagusia
Berritzegune Nagusia – EAEko Hezkuntza Saila Lehen Mailako Heziketarako Irakaslea ikasketetan Diplomatua (EHU-UPV, 2012) eta Lehen Mailako Heziketarako Ingeleseko Irakaslea ikasketetan Gradutua (UPSA, 2013) da. EAEko askotariko HLHItan irakasle, koordinatzaile eta Berrikuntza Arduraduna (BeA) izan ondoren, 2024 geroztik, Berritzegune Nagusiko digitalizazio eta berrikuntza tekno-pedagogikoaren aholkularitzan dihardu; zehazki, Future Clasroom Lab proiektua oinarri duen IkasLab ekimena EAEko HLHI eta BHI ikastetxe ezberdinak pilotatzen. Espazioa hirugarren hezitzaile gisa erabiliz eta teknologiak baliatuz, irakaskuntza ikaskuntza prozesuak hobetzeko eta inklusiboago egiteko helburuarekin. Bestalde, eragile ezberdinei, eraldaketa estrategietan eta trantsizio prozesuetan aholkuaritza eskaini izan du arlor ezberdinetan, hala nola, ebaluazio global konpetentzialetan, materialgintzan, formakuntzan zein metodologia aktiboetan.
Speakers

Ane Lizeaga Zabalegi
Berritzegune Nagusia - EAEko Hezkuntza Saila Elektronikan ingeniari teknikoa (EHU-UPV, 2008). Bigarren Hezkuntzako masterra (UNIR, 2014). Proiektu elektrikoen diseinuan eta obren jarraipenean arduradun gisa hasi zen lanean. Hezkuntza-munduan 2010. urtean hasi zen, bigarren hezkuntzan eremu zientifiko-teknologikoan eta lanbide heziketan eskolak ematen. Horrez gain, kalitateko arduradun izan da hainbat ikasturtetan. 2018. urtean teknologia arloko irakasle gisa hasi zen eskola publikoan. IKT arduradun izan da bi ikasturtez eta ziberbizikidetza sustatzeko lanetan aritu da. Ildo horretatik, bai eta bizikidetzaren ikuspegitik hainbat jardunalditan parte hartu du. 2023. urtea geroztik, Berritzegune Nagusiko aholkularia da, digitalizazioa eta berrikuntza tekno-pedagogikoko esparruan. Ikasturte honetan, ADI eskolako koordinatzaile aritu da, bereziki. Proiektu horren helburua ikastetxeetan pentsamendu konputazionala, programazioa eta robotika sustatzea izan da. Gainera, matematikarako errefortzu-programetan aritu da (Indartuz 4 programa eta PISA probaren prestaketa).

Roberto Pastor Remiro
Berritzegune Nagusia - EAEko Hezkuntza Saila Industria-ingeniaritzan eta informazio geografikoaren teknologietan (GIS) eta hezkuntza-arloan ibilbide sendoa duen profesionala da. Gaur egun, aholkularia da Berritzegune Nagusian, eta aholkulari digital gisa jardun du 2022-2024 ikasturteetan, hezkuntza-teknologien integrazioa sustatuz. Hezkuntzan, Matematikako irakasle izan da Bigarren Hezkuntzan eta Batxilergoan 2016tik. Aurretik, profesional independente gisa lan egin zuen GIS aholkularitzan hamarkada bat baino gehiagoz, hirigintza, ingurumen, hiri-mantentze, kartografia digital eta geomarketineko proiektuak garatuz. Administrazio publikoan eta fabrikazio-industrian ere egin du lan teknikari gisa: bulego teknikoan, laguntza teknikoan eta esportazioan. Espezialista da kanpo-merkataritzan, nazioarteko marketinean eta digitalizazioan.
Registration fees
Face-to-face | Until 26-06-2025 |
---|---|
74,00 EUR | |
63,00 EUR | |
52,00 EUR | |
25,00 EUR | |
63,00 EUR | |
63,00 EUR | |
63,00 EUR | |
63,00 EUR |
Venue
Miramar Palace
Pº de Miraconcha nº 48. Donostia / San Sebastián
Gipuzkoa
Miramar Palace
Pº de Miraconcha nº 48. Donostia / San Sebastián
Gipuzkoa
Sustainable development goals
Agenda 2030 is the new international development agenda approved in September 2015 by the United Nations. This agenda aims to be an instrument to favour sustainable human development all over the planet, and its main pillars are the eradication of poverty, a reduction in equality and vulnerability and fostering sustainability. It is a unique opportunity to transform the world up to 2030 and guarantee human rights for all.

4 - Quality education
Guarantee quality education that is inclusive and equitable and foster opportunities for lifelong learning for everyone. Key issues: free-of-charge, equitable and quality education, access to higher education and training on an equal basis, education for sustainable development, suitable education centres for persons with disabilities, and safe, non-violent and efficient learning environments.
More information